XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

CIRILO - Ene sudur zikina! He!... ene sudur zikina!.

PELLO - Cirilo! Hora afruntu bat jasaiten ahal ez dukana.

Habil, hi ere nagusi meraren ganat pleñitzerat.

CI=rLl=O - Uste duzu arrozoin emanen dautala?.

PELLO - Batere dudarik gabe.

Herriko empleatia hiz eta Manezek hire ohorea zikindu dik, herriaren zerbitzuko lanean ari hintzalarik.

CIRILO - Egia da.

(Manezi ukumiloa erakutsiz).

Hori ahatik kario pagatuko duzu.

Ene sudur zikina... eni erran behar horri....

Eta lanean ari nintzalarik... Errazu berriz ikusteko!.

MANEZ (Urbildurik begiz-begi).

Sudur zikina, berriz erraiten daiat.

CIRILO (Sudurrez-sudur).

Uste baduzu izi-arazten nuzula! Ez dut nehoren beldurrik, nik.

Gerlari ohia niz, ni.

Gerla egina dut.

MANEZ Ba, koziner gisa.

CIRILO Koziner... koziner! Eta zu, nun zinen denbora berean? Desertor Espainian!.

MANEZ Ni? Nork erran dauk gezur izigarri hori?.

CIRILO He! Uste duzu behar bada ez zirela ezagutia herrian? Denek badakite gerla finitu eta gerlari haundi agertia zirela.

MANEZ Cirilo, kasu emak.

Bertze hitz bat, eta sudurra hausten daiat.

CIRILO (Jatsa itzul-araziz).

Urbil zite ikusteko.

MANEZ (Atorra-besoak goitituz).

Egiten ahal duk kontrizionezko akta.

PELLO (Ciriloren ondorat jinez).

Atchiki zakok, Cirilo, atchiki.

Ni hor nuk esku-ukaldi baten emaiteko.

MANEZ Zirezten bezalako odol-gabeak.

Bida baten kontra nahi duzie jarri?.

Ni bezalako gizon batek ziek bezalako lau iretsiko ditu.